XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

USTEAK USTE

HIESa GURE ARTEAN

Duela egun batzuk, Hies-Ekimenak urte honetako asmoak azaldu zizkigun prentsaurreko baten bidez.

Bai zerrenda luzea izan ere!

Aldi berean, iazko balantzea eman ziguten: beste zerrenda luze bat!

Ez dira, ez, pasa den urtean geldirik egon, ez eta aurrerantzean geldi egoteko egoteko asmorik ere!

Dena dela, nire ustez aipatzen ez dena, ekintza zerrenda guzti horren ondorioa da, edo hobeto esanda, ekintza guztiek bere baitan eraman izan dutena, hau da Hies-Ekimena kaleratzea, eta kaleratzea ez modu abstraktu batean, bere kideak kaleratuz baizik; honek, jendearekin kontaktua ekarri duelarik, eta ondorioz jendeak Hiesaren aurrean izan zezakeen jarrera aldatuz, eta hau da, nire ustez eman den pausurik garrantzitsuena.

Hasiera batean bazirudien Hiesa zuen jendea ez dakit ze bizimodu iluneko jendea zela!

Honen aurrean Hies-Ekimenekoek euren aurpegia erakutsi digute, eta hasiera batean eman zen kanpaina baztertzaileari buelta eman diote, baztertuta geratu beharrean besteokin harremanak sortuz, geu ere eurekin harremanetan sar araziz.

Hau da, nire ustez, Hies-Ekimenak burutu dituen ekintza guztien ondoriorik ederrena.

Denok daukagu oraindik asko ikasteko, pausu asko emateko, baina hala eta guztiz ere, eskerrik asko irakatsi diguzuenarengatik.

AMAIA JAUREGI-ARRABURU